IKA IKA IKA
BADATOR KORRIKA 

20. Korrikan parte hartu dugu Trapagaranen. Haurrak, amamak, gurasoak eta irakasleak batera korrika egiten, dantzatzen eta laguntzen. Eskerrik asko guztioi.

Hemen uzten dugu abestu ditugun bertsoak.


1.- Arboledako haurrak
hona etorri gara
beste haurrekin batera
korrika ospatzera
lai, lai, lai
korrika ospatzera (bis)

2.- Autobusez etorri
Arkotxa plazara
tropelako buruan
heldu gara hona
lai, lai, lai
heldu gara hona (bis)

3.- Eskolan ari gara
Euskara ikasten
jolaztuz eta abestuz,
Euskara maitatzen
lai, lai, lai
Euskara maitatzen (bis)

4.- Arboledan zegoen
meatza gorria
baina garai horretan
falta zen Euskara
lai, lai, lai
falta zen Euskara (bis)

5.- Arboleda eskolan
goikoa bilduta
aspaldiko meatzak
Euskara sortua
la, lai, lai
Euskara sortua (bis)

6.- Otxandiotik atera
Iruñean amaitu
Bihar Trapagaranen
Ze pozik gaude gu!!!
lai, lai, lai
Ze pozik gaude gu!!! (bis)

7.-20.garren Korrika
bihar pasako da
esna zaitez agudo
Korrika ikustera
la, lai, lai
Korrika ikustera (bis)

8.- Hemen amaitzen dugu
 guk bertso saioa
gora gure Euskara
gora Euskal Herria
la, lai, lai
gora Euskal Herria (bis).




Iruzkinak